Banaka egiteko kirola da surfa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 13a, 14:36

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Irailaren 4an Getxo Surf taldearen IX. txapelketa ospatu zen Barinatxe hondartzan, "Memorial Guturfing Barrel Show" izenarekin. Egunak lagundu egin zuen, metro bat eta metro t'erdiko olatuekin.

Lau kategoria egon ziren: Sub 14, Emakumeak, Open (tag team) eta Barrel Show. Sub 14 mailan 16 partaide egon ziren eta honako hau izan zen sailkapena: lehenengo, Ander Mendiguren; bigarren, Paul Garai; hirugarren, Markel Gamindez (igazko txapelduna) eta laugarren, Kosme Fernandez (9 urte). Emakumezkoetan, berriz, 4 partaide baino ez ziren egon. Sailkapena: lehenengo, Garazi Sanchez; bigarren, Maia; eta hirugarren, Canales Ahizpak, Leticia eta Loiola.

Tag team kategorian, 16 talde aurkeztu ziren eta hau izan zen sailkapena: lehenengo, Garai, Slatx, Mikelin eta Ager; bigarren, Peñon (talde konbinatua), Aritza, Zumo, Eukeni eta Nikorekin; hirugarren, Triwi, Patu, Sagu eta Congi; eta laugarren, Amiano, Txonan, Endika Prieto eta Endika Paz. Barrel showean MIkelin izan zen irabazlea aurten ere.

Nire ustez, surfa banaka egiteko kirola da, nora helduko da Getxo Surf Taldea lan egiteko gogorik gabe? Aurrera joan ala desagertu egingo da? Denborak esango du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun