Ikastaroak Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 13a, 21:58
Irailaren 20ra arte egongo da zabalik Gorlizko Kultur Etxeak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea. Besteak beste, pintura, eskulanak, zeramika, grafopsikologia, hunkipen adimena, xakea, joskintza, yoga, antzerkia, tenis, argazkigintza, sukaldaritza, musika... eta emakumeentzako ikastaroak dohainik (sukaldaritza, xakoli-ardo kata, hirugarren adinekoei laguntza, nekazalturismoa, denboraren kudeaketa...) egongo dira. Informazio gehiago eskuratzeko 94 677 40 00 telefono zenbakira deitzea badago.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun