Lapurreta egitea egotzita, 22 urteko gaztea atxilotu zuen igande arratsaldean Ertzaintzak, Sopelako Arrietara hondartzan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 19:30ak aldera, hondartzainen deia jaso zuen polizia autonomikoak, une horretan uretan zeuden bainularien motxiletatik lapurtzen ari zen gizona atzemanda zeukatela iragarriz. Gertatutakoa egiaztatu ostean, B.H. aljeriarra atxilotu zuten bertara joandako polizia agenteek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.