Bikotekidea erasotzea leporatuta, J.A.C.U. 41 urteko Barakaldoko auzokidea atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, Urdulizen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 21:00ak aldera, kalean emakumea jotzen ari zela, gizona geldiarazi eta polizia autonomikoari deitu zioten oinezko batzuk. Emazteak ertzainei jakinarazitakoaren arabera, etengabeak dira senarrak ematen dizkion tratu txarrak eta herio-mehatxua ere egin dio behin baino gehiagotan. Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten erasoaren ondorioz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.