Basauri, Erandio, Leioa, Sestao eta Erandion egingo da, irailaren 17tik 19ra, "Musikale 2004" Kale Musikarien Nazioarteko IV. Topaketa. Besteak beste, Espainia, Frantzia, Eskozia, Boli Kosta eta Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako hamabi taldek parte hartuko dute, 154 musikarik guztira. Belén Greaves Bizkaiko Foru Aldundiko diputatuak gaur egindako aurkezpenean jakinarazi duenez, jarduera honen antolaketarako erabilitako 140.000 euroetatik, 40.000 foru erakundeak berak eman ditu.
"Eskaintza kulturala herritarrei hurbiltzeko asmoz", erakunde ezberdinek elkarlanean aritzearen ondorioa da Kale Musikarien Nazioarteko IV. Topaketa, Greaves adierazi duenez. Ildo horretan, "interesgarritzak" jo ditu Karmelo Sainz de la Maza Eudeleko presidente eta Leioako alkateak "udalerrien artean sarean egiten diren ekitaldiak". Horretaz gain, Musikale 2004ak irailaren 23an egingo den Kultur Leioa zentroaren inaugurazioaren aurrerapen bezala balioko duela baizeztatu du azken honek.
Ostiralean, 19:30ean emango zaie hasiera emanaldiei. Asteburual, berriz, 12:30ean goizez: eta arratsaldez, 19:30ean larunbatean eta 18:00etan igandean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.