Bi hilabetez luzatuko dira obrak Mitxelena kalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 14a, 23:36
Bereterretxe eta Altzagako Ibarra artean, espaloi biak handitzeko obrak hasi dira gaur Mitxelena kalean. 1,40 metro izatetik 1,90 metro izatera pasatuko dira. Beraz, errepideak 8,90 metro izan beharrean 7,90 metro neurtuko ditu. Horretaz gain, Mitxelena eta Altzagako Ibarra kaleen artean dagoen oinezkoen pasabidea beheratu egingo da, udalerriko beste hainbat aldetan egiten ari den bezala. Erandioko Udalak jakinarazi duenez, 76.850 eurotakoa da lanen aurrekontua eta bi hilabetez luzatuko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun