Udaldiaren bukaerarekin batera, herritarren arretarako ordutegia aldatuko du, ostegun honetatik aurrera (irailak 16), Ereagan dagoen
Getxoko Turismo Bulegoko egoitza nagusiak. Nahi duten guztiek 9:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19.00ak arte egin ahal izango dituzte kontsultak, astegunetan, eta 10:30etik 14:30era eta 16:00 eta 20:00ak arte, larunbat, igande eta jaiegunetan. Horretaz gain, bere ateak itxiko ditu hurrengo udara arte Zabala kaleko Informazio Turistikorako Guneak. Bihar asteazkena izango da irekita egongo den azken eguna. Beste alde batetik, Erdi Aroko Azoka ospatzen dela-eta, argibideak emango ditu, irailaren 17, 18 eta 19an, Algortako Metroko atarian, Turismo Bulego Ibiltariak; 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Honek Bizkaiko Zubiaren inguruetan emango dio amaiera udaldiko bere jardunari irailaren 23tik 26ra bitartean, Mesedeetako Amaren jaietan; 11:00etatik14:30era eta 16:00etatik 19:30era, igandean ezik, 11:00ak eta 14.00ak artean egongo baita zabalik.