Kalitate Atmosferikoaren Eguna ospatzen da ostegun honetan Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 15a, 22:44

Irailaren 22a bitartean ospatzen den Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen lehendabiziko jardunaldiaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Energia eta Meatze Aurrezpen eta Garapenerako Erakundeak (CADEM) ibilgailuen ihes-gasen doako azterketa egingo du Areetako Xake plazako inguruetan, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Fernando Burzako Getxoko Udaleko Ingurumen zinegotziak aipatu duenez, "ibilgailuen ihes-gasen auzia gero eta kezka haundiagoa eragiten ari da. Etorkizunari begira, epe ertain edo luzera, kutsatzen duenak ordaindu beharko du". Beste alde batetik, zaratak kontrolatuko ditu jardunaldian zehar udalerriko kale nagusietan udal Ingurumen Arloak. Honen gainean, Burzakok esan duenez, "Udalak ardura handia hartu du zarata kutsaduraren gainean, eta zaila bada ere, ahaleginak era horretako kutsadura ahalik eta gehien murriztera bideratuta daude".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun