Ertzaintzako bi agente larri zauritu dira gaur goizean Erandion, lehendabizi auto batek, eta jarraian furgoneta batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra 8:30ak aldera izan da. Minutu batzuk lehenago BI-637 errepidera abiatu dira bi ertzainak, bertan izandako auto-istripuaren ondorioz, Getxorako eskuineko bidea moztuta zegoelako. Gertatutakoa argitzen ari zirela, kolpatu eta alboko bidera jaurti ditu Madrileko Audi A-3 autoak. Bertatik zihoan Donostiako Opel Combo furgonetak, ezin baztertu, eta harrapatu egin ditu. Ondorioz, bi polizia agenteen gainean gelditu da furgoneta, eta suhiltzaileek altzatu behar izan dute. Ertzainak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.