Bide-heziketa tailerretan parte hartuko dute bihar Getxoko eskola-umeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 16a, 23:20

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatzeko antolatu diren ekitaldien barruan, bide-heziketa tailerretan parte hartuko dute bihar, ostirala, udalerriko eskoletako ikasleek. Horrela, Neska eta Mutilentzako Kale Seguruen Egunean, Getxoko Udalak Faduran daukan zirkuitora egingo dute bisita gazteek, alegiazko errepide eta kaleetan barrena, zirkulazio eta bide-segurtasun funtsezko arauak ikas ditzaten. Halaber, Areetako Xake plazan ere, haurrentzako bide-heziketa tailerra egingo da, 12:00etatik 14:00etara, eta Algortako geltokiko enparantzan, 18:00etatik 20:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun