Barne komunikazioa errazteko, Intranet sarea jarriko du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 16a, 23:21

Getxoko Udaleko eta Autonomiadun Erakundeetako (Jesusen Bihotza Udal Egoitza, Andres Isasi Musika Eskola, Fadurako Udal Kiroldegia eta Getxoko Kultur Aretoa) langile eta pertsonen artean komunikazio hobeagoa ahalbidetzeko, Intranet zerbitzua jartzeko lehenengo urratsak ematen hasi da, lehiaketa irekia deituz, udal gobernu batzordeak. "Lanerako eta barne inplikaziorako pauso garrantzitsua izango da, udalaren helburuak lortzeko bidean, baita erakundeak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuetan ere", Iñaki Zarraoa alkateak azpimarratu duenez. Lanpostu bakoitzerako lan tresna berezituak, Getxoko Udalak egiten dituen agiria korporatiboak, Tokiko Gobernu Batzarraren eta udal osoko bilkuren aktak, alkatetzaren dekretuak edota informatikako tresnak erabiltzeko gida-liburuak eskainiko ditu Intranet sareak. Hain zuzez ere, gaur egun indarrean dagoen Informazio Sistemen Plangintza Estrategikoa ezarri zuen I.Kalitate Planaren helburuetako bat da. Guztira, 75.000 euroko aurrekontua du egitasmoak, eta hiru hilabetetan burutu beharrekoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun