Getxoko PPk kontrakoa esan arren, alderdientzako tokia badauka udal webguneak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 16a, 23:21

Herritarrekin harreman zuzenagoa izateko, www.getxo.net web orrialdean alderdi politikoek gune berezi bat eduki dezaten eskatuz, Getxoko PPk egindako adierazpenak "zur eta lur" utzi ditu udal arduradunak. Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, horrelakorik badago aspalditik webgunean. Gainera, gune horretatik, mezuak bidali ahal zaizkie internet bidez "udalbatzan ordezkaritza daukaten alderdi guztiei" eta horien web orrialde ofizialetan sartzeko lotura ere badago. Hain zuzen ere, bi aukera hauek eskatu zituzten espreski popularrek. Getxoko PPk Sopelako udal webgunea jarri zuen adibidetzat. Hala ere, eurek eskatu bezala, honek ez dauka alderdi politikoen web orrialde ofizialekin lotura zuzenik; Getxokoak, ordea, badauka. Haatik, talde bakoitzaren aurkezpena irakurri eta zinegotzi bakoitzarekin harremanetan jartzeko aukera dago Sopelakoan. Getxokoak udalbatzen soinu artxiboak ere eskaintzen ditu.

Alderdi politikoen gunea Getxoko Udalaren web orrialdean:

http://www.getxo.net/eus/ayu/pags/partidos.htm
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun