Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan, bizikletada egingo dute igandean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 17a, 00:23

Irailaren 22an, Europako herrialdeetan ospatzen den Kotxerik Gabeko Egunarekin bat egin eta, azteazken horretan, "ahal dela" autorik ez erabiltzeko gonbitea luzatu die herritar guztiei Sopelako Udalak. Horrekin batera, Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan, hainbat jarduera antolatu dituzte irailaren 17 eta 19rako. Besteak beste, igandean, adin guztietako lagunentzako bizikleta ibilaldia egingo dute, Ugeraga kirol elkartearen laguntzaz. Besteak beste, 12:30ean abiatuko dira Udaletxeko plazatik eta udaltzainen kotxea joango da aurretik eta auto erratza eta anbulantzia atzetik. Parte hartzaileei kaskoa ez ahazteko gogorazten diete antolatzaileek.

Ondorengoa izango da ibilbidea: Udaletxeko plaza, Bentatxu, bihurgunea eskuinera, Sipiri iturrira bidean, Mendieta beherantz, Sabino Arana, Udaletxeko plaza, Akilino Arriola Jauregizar plazaraino, bihurgunea eskuinera, Eleizalde, bihurgunea ezkerrera, Doctor Landa, bihurgunea ezkerrera, Sipiri, eleiz ondoko errotonda, Barandiaran plaza, Akilino Arriola, Goiene, Zabalbide, Akilino Arriola, Iberre, Urgitxieta plaza (kanpoaldetik buelta emanez), Arabeta, bihurgunea eskuinera, Gatzarrine, Munarri enparantza (bertan atsedena eta sorpresa), Olabide, Sabino Arana, Udaletxeko plaza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun