Erakustoki batetik zazpi betaurreko pare lapurtu zizkiotela jakinarazi zion, atzo 19:00ak aldera, Ertzaintzari Algortako optika bateko jabeak. Antza, hiru gizon dendara sartu eta betaurrekoak eraman zituzten irtetean. Bertara hurbildu ziren polizia agenteek ondoko kaleetatik miatu eta, ordu bete beranduago, horietatik bi atseman zituzten Telletxe kalean, metro geltokitik hurbil. 19 eta 23 urteko errumaniarrak dira atxilotutakoak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.