Getxoko Maidagan kalean udan burututako obren gaineko informazioa eskatu zion atzo Eusebio Melero Herri Lan eta Garraioen foru diputatuari Jesus Isasi Bizkaiko Batzar Nagusietako PPko ahaldunak. Gogoratu zuenez, 239.956 euroko diruarekin, Goñi eta Ormaza kaleetan igaz egindako obretan ere Maidagan altxatu zuten. Hori dela eta, "premia larririk egon ezean" urtebete beranduago kalea berriro altxatzea "dirua botatzea" litzatekeela adierazi du Isasik. Arrazoiak zeintzuk diren argi dezaten dokumentuak eskatu dizkio Melerori. Baita obren zenbatekoa eta 2003ko eta aurtengo lanak zein enpresek burutu dituzten esateko ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.