Bidaiarien gurutzuntzietarako kaiaren auzian "larderiatsu" jokatzea egotzi dio Zarraoari Getxoko PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 17a, 23:50

Bilboko Portuko Agintaritzak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak herrian bidaiari gurutzuntzietarako kaia egitea adostu dutela esanez, Iñaki Zarraoa alkateak adierazitakoari erantzun zion atzo Luis Almansa Getxoko PSE-EEko bozeramaleak. Udalaren jarrera kritikatu zuen zinegotzi sozialistak, batez ere, Zarraoa bera Abra-Getxo Kirol Portua elkargoaren presidentea den aldetik mantentzen ari dena. "Informatu eta itsas-egitura hori jartzeak udalerrian eduki ditzakeen onura ala arazoak udalbatzan eztabaidatu gabe ekarri nahi du Getxora aipatutako kaia", Almansak adierazi zuenez. Horrekin batera, Santurtzirekin "larderiatsu eta inolako solidaritaterik gabe" jokatzea egokitzi die erakundeei, "gaur egun Ezkerraldeko udalerrian sartzen direlako gurutzuntziek eta, kaia Getxora aldatzeko ezezkoa emateaz gain, akordio horretatik kanpo utzi dutelako Santurtzi".

Kirol Portuaren inguruan sortzen diren auto-pilaketak kontutan izanda, itsas-egitura udalerrira ekartzeak sortuko dituen trafiko arazoak nola konponduko diren getxoztarrei azaltzeko eskatu dio Zarraoari Almansak. Baita ekarriko duen kostu ekonomikoa ere.

Gaiaren inguruko berriak:

Bidaiari gurutzuntzietarako kai berria Getxo udalerrian egingo dela baieztatu du Zarraoak (2004 Ira 08)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun