Irailaren 22an, hain zuzen ere, Europako Autorik Gabeko Egunean, Obieta, Jado eta Geltoki kaleetan (Truebara arteko zatia) zirkulazioa moztuko dute Erandion, 10:00ak eta 20:00ak bitartean. "Autoentzako ibilbide alternatiboak jartzeaz gain, zamalana baimenduta egongo da eta auzotarrei behar bezala ohartaraziko zaie", azaldu du Trabuduak. Gainera, pozik ageru zen bera, Erandio horrelako ekimenean parte hartzen duen lehenengo aldia delako. Astrabuduan, aldiz, ez da oinezkoen gunerik jarriko, "bertan egiten ari diren obrek eragin dituzten kale mozketek ezinezkoa egiten dutelako".
Hausnarketa-jardunaldia
Politikariak, teknikariak eta udalerriko elkarteetako kideak parte hartu zuten hausnarketa-jardunaldiarekin eman zitzaion atzo hasiera, Erandion, Mugikortasun Iraunkorraren Asteari. Gaur Akarlandan jarraipena izan duen mahainguruak "Iraunkortasun Plana gauzatzeko lehenengo urratsak eman eta ondorioak ateratzea" du helburu, Trabuduak nabarmendu duenez. Izan ere, inplikaturiko sektore guztien artean adostutako idatzia lortu nahi dute. Besteak beste, egoeraren analisia eta egon daitezkeen irtenbideak bildu nahi dituzte, trafikoari, hirigintzari, gizarte arazoei eta enpleguari dagokionez.