HIru bainulariei laguntzera zihoala ito egin zen Kantabriako hondartzan hildako getxoztarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 20a, 23:22

Larunbatean, Usgoko hondartzan (Miengo) itota hil zen A.J.M.M. 51 urteko getxoztarra uretatik ezin irteteterik zebiltzan bi gizoni eta emakume bati laguntzera sartu zen itsasora, Kantabrian Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak atzo jakinarazi zuenez. Izan ere, hasiera batean, aipatu erakundeak eta bertako 112 Larrialdi Zerbitzuak adierazitakoaren arabera, hiru horiek izan ziren uretara sartu zirenak hildakoa laguntzera. Miengoko bizilaguna den C.M.P. emakumea, J.A.R.M. palentziarra eta Burgoseko J.R.N.D. larri daude Santanderren dagoen Valdecillako Markesa ospitalean, hasieran bi gizonak Torrelavegako Sierrallanako ospitalera eraman zituzten arren.

Bere emaztearekin hondartzatik paseatzen zegoela, hiru pertsona arriskuan zeudela ikusi eta uretara sartu zen A.J.M.M. Getxoko bizilaguna. 14:00ak inguruan, berriz, 112 Larrialdi Zerbitzura deitu behar izan zuen gizonaren bikotekideak, bere senarra ito-larrian zegoela esanez. Hala ere, bertaratutako, Itsas-Salbamendu, Guardia Zibil eta Suanceseko Gurutze Gorriko sorosleek ezin izan zuten horren bizia salbatzeko ezer egin. Lekukoen esanetan, "itsasoaren egoera txarra" izan daiteke gertatutakoaren arrazoia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun