Abadesolo igerilekuen inguruan, akordio batera heldu dira Gorliz eta Sopelako udalek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 20a, 23:25

Sopelako Abadesolo igerilekuetan tarifa berriak jartzearekin batera sortutako egoeraren ondorioz, Gorlizek ekonomikoki laguntzea erabaki dute bi herrietako udal erakundeek, bigarren horretan erroldatutako aipatu kirol instalazioetako bazkideek orain arte izan dituzten antzeko baldintzak mantendu ditzaten. Halaber, datorren urtera begira, Barrika eta Urdulizko udalek Sopelakoarekin daukatenaren antzeko hitzarmena Gorlizek ere lortzeko lehenengo pausuak ematea adostu dute bi alkateek.

Bazkide kopuru handiak Abadesolo kiroldegiko prezio politika baldintzatzen du erabat, Sopelako udal arduradunek adierazten dutenez. Gaur egun, 9.000 kide baino gehiago daude izena emanda eta, horrek, herrian bertan erroldatutakoak itxaron zerrendak gordetzera eta ordutegi mugatuak izatera behartu ditu. "Udalaren nahia instalazioak erabiltzeko orduan sopeloztarrei lehentasuna ematea da, baina helburu hau lortzen denean gurean erroldaturik ez dauden pertsonak ongi etorriak izango dira", azaldu dute.

Barrikako eta Urdulizko udalek Sopelakoarekin hitzarmena sinatuta dauka jada, igerilekuak zabaldu zirenetik alegia. Horren arabera, bi erakundeek instalazioen gastuak Sopelako Udalarekin batera ordaintzeko kopnpromisoa hartu zuten, herri bakoitzaren bazkide kopurua kontutan izanda.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun