Behin udaldia amaituta, Larrabasterrako Arrietara hondartzarako bidea ibilgailuentzat itxita mantentzea erabaki du
Sopelako Udalak. Ricardo Ibarra Informazio, Komunikazio eta Turismo zinegotziak "El Correo" egunkariari adierazitakoaren arabera, neurri hori ezartzeak hasieran protestak eragin arren, "beharrezkoa da gunea oinezkoentzat egitea, emaitza onak eman dituelako". Hala ere, areatzatik 100 metrora dagoen langa kendu eta "oraindik erabaki gabe" dagoen beste sistema bat jarriko dute, besteak beste, auzotarrenak edota bestelako baimendutako ibilgailuak sar daitezela errazteko. Eta kostaldean dauden ostalaritza lokaletako zamalanetarako ordutegiak egongo dira. Horiek guztiak adosteko, bilera egingo dute, aste honetan, bertako bizilagun eta kaltetuekin. Barinatxeko aparkalekuari dagokionez, ordaintzeko modua aldatuko dute. Uda honetako 5 euroko kuota finkoa kendu eta aparkatutako denboraren arabera ordaindu ahal izango du kotxeetako jabeek. Baliteke makina bereziak jartzea horretarako.