Marrazkia egiteagatik kamiseta jasoko dute Sopelako umeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 21a, 23:49
Sopelako udaletxeko hall kulturalean marrazki bat aurkezten duten umeek kamiseta bat jasoko dute opari moduan, asteazken honetan, 18:00etatik 21:00etara. Irudi guztiek Kotxerik Gabeko Eguna edota horren inguruan udalerrian egin diren jarduerak izan beharko dute gai moduan. Horiekin erakusketa egingo da udal pilotalekuan. Beste alde batetik, aipatu lekuan zein turismo bulegoan “Sopel-bus” edo “Hondar-bus”eko 12 bidaia-txartela aurkezten dutenei 2,13 euroko balioa duen creditrans bat oparituko zaie.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun