Gehien igartzen zen tokia eskolak ziren. Ume musulmanek jarduera horiek egin ezean beste haurrengandik baztertzen ziren eta horrela bi kulturen arteko integrazioa ez zen ematen. Gauzak horrela eta kontuan harturik Frantzian orain ia 59 milioi biztanle daudela eta haietariko %5a (gutxi gora behera hiru milioi biztanle) musulmanak direla, gobernuak erabaki zuen guzti hori debekatzea.
Debeku horri buruz iritzi ezberdinak sortu dira, batzuk ados agertzen dira bi kulturen artean integrazioa egon behar dela esanez. Gainera zeurea ez den hiri batera zoazenean hara moldatu behar zara. Erderaz esaten den moduan: donde fueres, haz lo que vieres.
Hala ere, badaude beste arrazoi batzuk iritzi hau bultzatzen dutenak; osasuna adibidez, emakume bat hil zorian egon arren, dauden mediku guztiak gizonezkoak badira ez dute sendatzen uzten musulmanek.
Beste batzuk, ordea, ez daude ados debeku horrekin. Bere ustez kultura bakoitzaren identitatea osatzen duten ezaugarriak errespetatu behar dira, bestela etorkinek beren kultura, ideologia... galdu egingo lituzkete. Honen ondorioz, herrialde aberatsen ideiak eta ohiturak nagusituko dira.
Bi iritziak arrazoia dute puntu ezberdinetan, hala ere integrazioa beharrezkoa dela uste dut eta, horretarako, hiriz aldatzerakoan gure ohitura batzuk galtzeko pres egon behar gara.