Baliteke mobilizazioak egitea Leioako campuserako autobus gidariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 23a, 00:01

Bizkaibus zerbitzuen ardura daukan Transportes Colectivos, SA enpresako langileek ez dute baztertzen mobilizaziorik egitea, EITB24 webguneak jakinarazi duenez. Izan ere, gaurtik aurrera, Leioako EHUko campusera doazen autobusan berregokitzea da, Bizkaiko Foru Aldundiak aginduta, eta bost enpresari eragingo dio. Ordurik jendetsuenetan ez da aldaketarik izango, bai ordea, horietatik kanpo. Hala ere, murrizketa itzela egongo dela uste dute TCSA konpainiako beharginek eta jende gehien ibiltzen den orduetatik kanpo ere izaten dela bidaiaririk esan dute. Gainera, azaldu dutenez, "Leioara iristea zaila dela eta zerbitzu murrizketak kalte egingo du". Ikasle sindikatuekin batzartu ziren joan den ostiralean, eta aste honetan beste hainbat bilera egingo dituzte euren artean, zer egin erabakitzeko.

Beste alde batetik, enpresak aurreratu dienez, urtean 12.000 lan-ordu gutxiago egingo du konpainiak, eta horrek behin-behineko kontratuak egitera behartuko omen du. Bizkaiko Foru Aldundiko Eusebio Melero Lan Publikoetarako diputatuak agerraldia egingo du Batzar Nagusietan berregokitze guztia azaltzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun