Seigarren atxilotua enpresari getxoztarraren emaztearen bahiketarekin lotura duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 23a, 00:01

Joan den abuztuaren 11an gertatutako bahiketarekin lotura izatea leporatuta, 36 urteko gizonezkoa atxilotu zuten atzo Kantabriako Guriezo udalerrian. Guztira, sei lagun dira auzi honengatik atzemandakoak. Izan ere, astelehenean hiru gizon eta bi emakume atxilotu zituen Bilbon, Erandion eta Leioan Ertzaintzak; Olga Novo Villar, enpresari getxoztar baten emaztea, bahiketarekin lotura dutelakoan. Senarraren ingurukoak zirela guztiak adierazi zuen polizia autonomikoak. Hala ere, sei horietatik bat aske utzi dute gaur arratsaldean; besteak, aldiz, epailearen esku geratu dira. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzoko atxiloketarekin, amaitutzat eman dituzte bahiketaren inguruko ikerketak.

Gai honen inguruko albisteak:

Bost lagun atxilotu dituzte Getxon izandako bahiketarekin zerikusia dutelakoan - EITB24 (2004 Ira 20)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun