Getxoztar enpresariaren emaztearen bahiketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutakoetatik lau kartxelan daude

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 23a, 23:21

Abuztuaren 11an gertatutako Olga Novo Villar, enpresari getxoztar baten emaztea, bahiketarekin lotura dutelakoan atxilotutako sei pertsonetatik lau atzo espetxeratu zituzten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Beste bati behin behineko askatasuna eman diote, egunero azaldu beharko dute Epaitegian, eta deklaratu ostean aske utzi dute emakume bat. Hasiera hasieratik bahiketa biktimaren eta senarraren ingurukoek egin ote zuten susmoa zuen Ertzaintzak. Horixe izan zen, hain zuzen ere, ikerketa-ildo nagusia. Enpresaburuaren ezagun batek egin ote zuela uste zuen Ertzaintzak. Ikerketak aurrera egin ahala ondorioztatu zutenez, ustez bahiketa antolatu zuen gizona kartetan jolasten zen enpresariarekin, Astrabuduako taberna batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun