Arantza Yurre bozeramaleak azaldu duenez, aurten parte hartu behar zuten taldeetako batzuk antzerkia egiteari utzi beharko diote, "horien irakasleen soldatak Emakumeen Bideak zirkuitoko irabazietatik ateratzen zelako".
Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz, "dirulaguntzak emateko orduan lehentasun aldaketa" egon dela adierazi du. Baita horren berri eman zitzaiela urtarrila eta otsaila artean egindako hiru bileratan. Hori dela eta, Getxoko Antzerki Eskolak agertutako haserrea deitoratu dute foru erakundetik. Euren hitzetan, "seguru gaude eurek daukaten esperientziarekin egoera bideratzen jakingo dutela". Beste alde batetik, dirulaguntzei dagokienez, "beste gainontzeko elkarteekin dagoen tratu berbera" eman zaiela gaineratu dute.
Bederatzi udalerrik laguntzen duten Emakumeen Bideak antzerki zirkuitoa bertan behera uztea erabaki du, sei urtetik hona, aipatu jarduera koordinatzeaz arduratu