Paper margotu historikoen erakusketa ikusgai Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 24a, 22:42

EHUk paper margotu historikoen erakusketa zabalduko du, irailaren 27an, 12:00etan, Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko Erakustaretoan. Ekimenaren arduradunek gaur jakinarazi dutenez, historian zehar Euskal Herriko etxebizitza ezberdinetako apainketan erabili diren paper horien jatorria eta bilakaera aztertu nahi dute, "Artea eta zientzia eskutik. Paper pintatu historikoen berreskurapena" erakusketan. Bertan, XIX. mendeko jatorrizko paper ezberdinak izango dira ikusgai, hala nola Baronako Dorrean izandakoak edota Donostiako etxebizitza batean 1929. urtean aurkitutakoak. Urriaren 15era arte egongo da ikusgai, astegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 18:00etara.

Erakusketaren inaugurazioan, Lola Rodriguez EHUko zaharberritze irakaslea, Susana Jodra grabatu irakaslea eta Juan Manuel Madariaga Kimika analitikoan katedraduna izango dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun