Aisialdirako begirale ikastaroak euskaraz Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 24a, 22:42

Berangoko Udalak, euskaraz, aisialdirako begirale ikastaroa egiteko aukera luzatu die udalerrian erroldatutako gazteei. Besteak beste, bi urteko iraupena (2004-2006) izango du kurtsoak eta amaitutakoan Eusko Jaurlaritzak berak onartutako diploma jasoko dute. Guztira, 204 ordu teoriko-praktikoz eta 120 praktikez osatuta dago ikastaroa. Irailaren 30era arte egongo da izen emateko aukera, Berangoko Kultur Etxean.

Urrian hasiko den ikasturtean apuntatzeko beharrezkoak izango dira, 18 urte baino gehiago izatea (edo kurtsoan bertan egonda adin hori betetzea) eta Berangon erroldatuta egotea. Gainera, Udalak emandako dirulaguntzari esker, 86 euro baino ez dira ordaindu beharko. Hala ere, asteburuetan irteerak egitea aurrikusten dute eta horiek ez daude matrikularen prezioaren barruan. Eskoletara joaten ez dena kanporatua izango da eta ez zaio matrikularen dirua bueltatuko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun