Haurren eskubideak izango ditu oinarri biharko Osasun Jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 24a, 22:43

Erandioko Udalak antolatuta, Osasun Jaia ospatuko da larunbat honetan, udalerri horretako Akarlanda parkean. Besteak beste, haurren eskubideak berebiziko garrantzia izango dute, 11:00etatik aurrera, bizitza osasuntsua izateko ohiturak sustatzeko egingo diren joko hezigarrietan. Halaber, ingurumenaren babesa eta droga eta alkohol kontsumoaren prebentzioa ere jorratuko dira.

Erandio eta Akarlanda parkea lotzeko, autobus zerbitzu berezia jarriko da, 10:00etatik 18:30era.


Ikusi egitarau osoa agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun