Olga Novoren, enpresari getxoztarraren emaztearen bahiketa, ustez, 34 urteko erandioztar batek agindu eta antolatu zuen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Joan den asteartean atxilotu zuten, beste lau pertsonekin batera: Bilboko 27 eta 25 urteko bi gizon, bahiketa egin eta biktimarekin izatea leporatu dietenak, eta 27 eta 21 urteko emakume bi; atxilotutako baten arreba bata, eta bestearen bikotelaguna bigarrena. Asteazkenean, berriz, Castro Urdialesko 36 urteko bizilaguna atxilotu zuten, bahiketan parte hartzea leporatuta. Atxilotutako bost lagunak atzo eraman zituzten Getxoko Epaitegira eta gizonezko guztiak espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak. Behin-behineko zigorra jarri zion epaileak emakumeetako bati, eta bestea aske utzi zuen, deklaratu ostean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.