"Etxe Arrosa" berriztatzeko lehenengo pausuak ematen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 24a, 22:44

Algortako Basagoiti etorbidean dagoen "Etxe Arrosa" berrerabili ahal izateko lanen proiektuaren idazketa eta zuzenketa egiteaz arduratuko den Aholkularitza eta Laguntza zerbitzua topatzeko, lehiaketa deitu du Getxoko Udalak. Zenbatekoa 80.000 eurokoa izango da. Eraikinaren egungo egoeraren deskribapena, lanen proiektuaren idazketa, lanen zuzendaritza eta beren jarraipena zehaztu beharko dira. Erreforma honekin, besteak beste, kanpoko garbiketa antolatu eta 300 metro koadroko azalera duen sotoa egokitu nahi dira. Sarbide zuzena izango du etxeak, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitua. Iñaki Zarraoa alkatearen arabera, "udaletxetik hurbil dagoen eraikin hau zenbait administrari unitate kokatzeko aprobetxatzea da asmoa, oraindik zeintzuk izango liratekeen zehaztuta ez badago ere". Gaur egun, bertan dauden udal bulegoek ere bertan jarraituko dute.

Gogoratu, eraikin honen jatorrizko izena Olazaga Txaleta dela. 1898 eta 1901 urteen artean eraiki zuten. Indiano etxea da, Italia eredu hartutako estilo neobarrokoan egina eta Kubaren eragina ere izan dezakeena, bertara joan baitzen lanera jabea. Solairu nagusia erdiko patioaren inguruan dago antolatuta eta hainbat eratako kolore-konposizio dituen zeramikazko zoladura dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun