Hala ere, asteazken horretakoa ez da udalerriko gazteei egingo zaien epaiketa bakarra izango. Gogoratu dutenez:
- Urriaren 5ean Algortako 20 gazte baino gehiago epaituko dituzte etxe huts eta erabili gabea okupatzeagatik, "bere nahi bakarra aisialdia jorratzeko gazte esparru bat edukitzea baino ez zenean".
- Azaroa aldean Algortako beste gazte batzuk epaitu nahi dituzte, kale borroka leporatuta, "egun euren kontrako frogarik ez dagoenean".
- LOUaren kontra egindako protesta batean, Getxoko epaile batek auziperatutako 103 EHUko ikasleak ETAko kide izatearen akusaziopean "honek ekar ditzaken ondorioekin..."
"Badirudi azkenaldi honetan Uribe Kostako gazteok epaitu, erasotu eta lotsarazi nahi gaituztela burutzen dugun ekimen bakoitzagatik", deitoratu dute gazteek.