Manifestazioa gaueko 9:00ak pasatuta hasi da, gaztetxeko kideek hiru pankarta sostengatzen zituztela. Lelo nagusiak "Espazio askeak behar ditugu. Itzubaltzeta aurrera", "Gaztetxea gure etxea" eta " Gure ametsak eta ideiak ezin izango dituzue bota" izan dira.
Manifestazioak bere ibilbidea egin du Erromo eta Areetan zehar, eta batzokiaren aurretik pasa denean, gazte batzuek arrautzak bota dituzte fatxadaren kontra.
Ibilbidea bukatzeko, Itzubaltzetako kideek komunikatu bat irakurri dute eta hurrengo mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. Hurrengo manifestazioa datorren larunbatean izango da.
Zaurituak
Bestalde, Itzubaltzeta gaztetxeko kideek konfirmatu digute Gurutzetan zegoen zauritua eguerdian irten dela ospitaletik, buruan puntu batzuk eman ostean. Era berean, gazteek egindako zenbaketaren arabera zortzi izan da Ertzainek goizean eragindako zaurituen kopurua.
Eraikinari dagokionez, zutik dirau. Udalaren hondeamakina teilatua, bigarren aretoko hainbat horma eta patioaren fatxada osoa bota baditu ere, gela asko osorik daude oraindik.
Informazio gehiago hemen:
Indymedia