Batzokietan agertutako pintadei dagokienez, marraztutako jomugekin batera, "Iñaki, lo vas a pagar caro" eta "PNV español" irakur zitekeela adierazi zuten jeltzaleek. Horretaz gain, "Itzubaltzeta" hitzarekin sinatu zutela aipatzen du Getxoko EAJk. Azken hau ezin izan dugu UKBERRItik egiaztatu, gaur Areetan pintada gehienak garbituta zeudelako jada. Baina, Algortan, ETAren aldeko leloak bakarrik irakur daitezke. Gainera, gogoratu behar da, atzo manifestazio bi deialdi zeudela Getxo udalerrian: bata, Algortako Telletxe plazan, 20:00etan, Gudari Eguna zela eta; bestea, berriz, Erromon bertan, 21:00etan, Itzubaltzeta gaztetxea eraistearen aurka protestatzeko.
EAJren komunikatua
Atzo bertan kaleratutako oharraren bidez, erasoak gaitzetsi eta "alkateak eta alderdien egoitzek merezi duten errespetua erakusteko" eskatu zieten herritar guztiei Algorta, Ondarreta eta Getxo Zaharreko EAJko batzarrek. "Getxo udalerriak behin baino gehiagotan adierazitako borondate demokratikoa eta elkarrekin bizitzeko nahia errespetatzen dituen alderdia da gurea. Horretaz gain, gizabanakoaren eta kolektiboen eskubideen defentsan konprometiturik dago EAJ", adierazten da idatzian. "Pluraltasuna eta normalizazio demokratikoa onartzearen adibidetzat", alderdien egoitza guztiak errespetatzeko eskatzen dute.
Marisa Arrue, Getxoko PPko bozeramalea
Beste alde batetik, Zarraoa eta EAJren aurka udalerriko kaleetan agertutako pintadak gaitzetsi eta "orban horrekin amaitzeko", alkateak zein aipatu alderdiak "popularren laguntza osoa" izango dutela adierazi du gaur Marisa Arrue PPko bozeramaleak. "Tamalez, hain ohituta gaituzten gertaera horiek bizi dugun demokrazia faltaren adibide dira. Ezin dira zigorrik gabe gelditu", gaineratu du.
Gaiaren inguruko berriak, gaztelaniaz:
PP de Getxo condena las pintadas contra Zarraoa y el PNV y dice que demuestran "la falta de democracia y la sinrazón" - Europa Press
Realizan pintadas con amenazas en los batzokis de Algorta y Las Arenas contra Zarraoa - UKDigitala
Beste berri batzuk:
Burua estalita zuten hainbat lagunek iltzeak, olioa, eta gasolina bota dute Getxoko kale batera - EITB24