Oraindik informazio kontrajarriak daude, ETAren laguntza taldea osatzen dutelakoan, goizaldean atxilotutakoen inguruan. Askatasunak zabaldu duenez, Espainiako Poliziak Amaia Ibarra, Josu Alvarez eta Oscar Elezaga atxilotu ditu Bizkaian. Aurreko biak Arrigorriagan eta hirugarrena Itzubaltzeta - Erromon. Eta, azkenik, Jabi Ganuza Leonen. Denak basauriarrak. EFE agentziak, berriz, Sopelan, Berangon eta Arrigorriagan lau atxilotu egon direla adierazi du eta bostgarrena, La Bañezan (Leon - Espainia). Iturri horien arabera atxiloketak Ibon Fernandez Iradiri aurkitu omen zioten zerrendaren harira egin dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.