Iturgaiz iraintzeaz akusatutako gazteak fiskaliarekin akordio batera heldu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 29a, 13:15

Bilbon ospatzekoa zen Asier Polo, Arkaitz Bolunburu eta Fernando Aldunza Erromoko gazteen kontrako epaiketa hasi baino lehen bukatu da. Hirurak 2001eko hauteskundeetan Haikaren ilegalizazioa salatzen zuten kartel batzuk Carlos Iturgaizi erakusteagatik epaitu behar zituzten. Ekintza horregatik fiskalak guztira, hiruen zigorra batera, 9 urteko espetxe zigorra, 60 aste buruko espetxe zigorra eta 7.000 euro eskatzen zituen. Jone Goirizelaia gazteen abokatuak eta fiskalak 21 hilabeteko espetxe zigorra bakoitzarentzat (bete beharko ez dutena) eta 3.500 euroko isuna adostu dute.

Epaiketa Bilboko 3. aretoan zen egitekoa, eta bertan polizia presentzia handia egon da.

UKBERRIri egindako adierazpenetan gazteek argi utzi dute beraiek "ezer ez" zutela egin: "faxista baten aurrean gazteriaren jasarpena eta egoera salatu baino ez genuen egin", baina "ikusita zer egoera bizi dugun eta Euskal Herrian dagoen demokrazia falta" akordio batera ailegatzera hobestu dutela "muntaia juridiko-poliziala" pairatzea baino.

Eguerdiko ordu batetan gazteek prentsaurrekoa emango dute Erromon, kasuaren gora behera guztiak azaltzeko. Bestalde, urriaren 1ean (ostirala), 19:30ean, manifestazioa dago deituta Itzubaltzeta / Erromoko Kolas plazatik abiatuta.

Era berean datorren urriaren 5ean Algortako 20 gazte baino gehiago epaituko dituzte etxe huts eta erabili gabea okupatzeagatik, "bere nahi bakarra aisialdia jorratzeko gazte esparru bat edukitzea baino ez zenean" eta azaroa aldean Algortako beste gazte batzuk epaitu nahi dituzte, kale borroka leporatuta, "egun euren kontrako frogarik ez dagoenean".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun