Askatasunak kaleratutako oharraren arabera, lau lirateke atxilotutakoak: Amaia Ibarra eta Josu Alvarez Arrigorriagan, Jabi Ganuza Leonen, eta Oskar Elezaga Erromon. Polizia-iturriak aipatuz hainbat albiste agentziek eta kazetek, aldiz, azken hau Berangon atzeman dutela diote. Horretaz gain, Arrigorriagan bostgarren lagun bat atxilotu dutela dio Espainiako Barne Ministerioak, Angel Aranguren, Jose Angel Aranguren edota Jose Angel Goitia Aranguren, hedabideen arabera. Ustezko bosgarren atxilotuaren inguruan, Askatasunak adierazi du Leonen atxilotu duten pertsona Sopelara eraman dutela eta beraz pertsona bera dela.
Gaiaren inguruko berriak:
ETArekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bost lagunak Madrilera eraman dituzte - EITB24
Espainiako Poliziak lau lagun atxilotu ditu Bizkaian eta bat Leonen - Berria
Berri gehiago, gaztelaniaz
Detenidos cinco presuntos miembros del 'comando Mugas' de ETA en Vizcaya y León - El Correo Español
ETA. Interior mantiene abierta la operación en la que fueron arrestados cinco presuntos activistas del aparato de mugas - Europa Press
El ministro español de Interior no descarta que se den nuevas detenciones - Gara
Jose Antonio Alonso Espainiako Barne Ministroak jakinarazi duenez, goizaldeko ordu batak aldera hasitako ETAren aurkako polizia operazioak irekita jarraitzen du oraindik, eta baliteke datorren orduetan atxiloketa gehiago izatea. Erakunde armatuak mugetarako duen azpiegiturarekin lotu ditu atxilotuak Espainiako Auzitegiak eta Madrilen daude jada. Hala ere, egun osoan zehar, informazio kontrajarriak egon dira atxilotutakoen kopuruaren, nongoak diren eta horietako batzuk non atzeman dituzten inguruan ere bai. Oraindik ere, ordu hauetan gauzak ez daude batere argi.