Getxoko PSE-EEk ere elkartasuna adierazi die EAJri eta Zarraoari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 30a, 22:42

Getxoko PSE-EEk ere Areetako eta Algortako batzokietan astelehenean agertutako EAJren eta Iñaki Zarraoa alkatearen aurkako "pintada mehatxatzaile eta iraingarriak" salatu ditu. Bide batez, "elkartasun osoa" adierazi zieten biei atzo kaleratutako prentsa oharraren bidez. Sozialisten hitzetan, "sistema demokratikoaren aurka ari direla frogatu dute berriro faxistek. Demokrazia eta onartu ditugun instituzioak defendatzeko demokrata guztiak elkartu behar garela argi uzten dute horrelako gertaerek".

Gaiaren inguruko berria:

Algortan zein Areetan izandako istiluak Itzubaltzetako gazteei egotzi die Getxoko Udaltzaingoak (2004 Ira 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun