Leioako enpresa batean indarrez lapurtzea leporatuta, bilbotar bi atxilotu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 30a, 23:07

Irailaren 17an, Leioako industrialdeko enpresa batean, indarra erabiliz burututako lapurretaren ustezko bi egile atxilotu zituen atzo Ertzaintzak. Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, Bilbon atzeman zituzten 24 urteko JL.M.C. eta 18 urteko I.D.S. gizonezkoak. Bilbotarrak biak. Ikerketen arabera, aipatu egunean, goizean, enpresara sartu eta 720 euro lapurtu zituzten bulegoetako tiraderetatik. Horretaz gain, jabeari eraso zioten eta beste bi emakumeri mehatxu egin zieten. Ertzaintzak hirugarren lapurraren bila dabil oraindik. Atxilotuak, berriz, Bilboko epaitegira eraman dituzte. Lapurreta aurrekariak dituzte biek.

Enpresaren jabeak zaratak entzun eta behin eskaileretan behera zihoazela atzeman zituen lapurrak. Orduan, irainka eta mehatxuka hasi zitzaizkien biak bertan zeuden lagunei, aipatu gerenteari eta bi emakumeri alegia. Ondoren, kolpeka hasi zitzaizkion gizonari, martxan utzita zeukaten kotxera bidean, kanpora zihoazen bitartean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun