Zumaiako eta Donostiako proben ostean, bero dator Euskal Surf Zirkuitoa. Hainbat surflarik daukate txapela lortzeko aukera Atxibiribilen irabazita. Ander Ederra iazko txapelduna, zarauztarrak ere diren Oier Illarramendi eta Carlos Gómez edota sailkapeneko buru den Jon Garai getxoztarra daude horien artean.
Sopeloztarrei dagokienez, Nikola Susaeta, Iker Markez eta Eukeni Masa gazteek aukera handiak dituzte sub 18 kategorian. Nesken artean, berriz, Iciar Bustamantek eta Amaia Ruizek parte hartuko dute.
Bodyboard
Bodyboard modalitatean, berriz, Aritz Larrinaga, David Pérez, Antonio Ortiz eta Jon Ander Bengoetxea sopeloztarrek parte hartuko dute, hurrenez hurren. Sailkapeneko lehenengo laurek, hain zuzen ere. Txapela etxean jokatuko dute.
Zumaian eta Donostian lehenengo bi kanporaketak egin ondoren, Euskal Surf Zirkuitorako puntuagarria den azkenengo proba jokatuko da urriaren 2an eta 3an (asteburu honetan) Sopelako Atxabiribil hondartzan. Egongo diren bost kategorietan (Surf Open, Emakumeak, Sub 18, Sub 16 eta Longboard) ehun suflari baino gehiagok parte hartzea espero dute antolatzaileek, Euskal Herriko Surf Federazioak (