Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Love and hate (Itzubaltzeta gaztetxeko jendeari) - Unai Garate / gidoigilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 1a, 00:18

Ikastolako borrokak alde batera utzita, hamasei urterekin jaso nuen lehenengo ostikada, lehenengo ukondokada ere bai. Bilboko gaztetxea bota zutenean izan zen. Aste honetan, hamarkada bat gazteago direnak ostikada berberak jaso dituzte. Inpotentziaz gainezka etxera egin dute/egin genuen. Ezer gutxi aldatu da ordutik.

Itzubaltzeta gaztetxeari agurra eman ziotenek, kantak zioen moduan, pankarta atzean love and hate, amodioa eta gorrotoa zeramaten eskuetako hatzamarretan tatuaturik. Amodioa eskuez eraiki zutenari, gorrotoa kolpeka bota zutenei. Indar polizialek, Cisjordaniako auzoetan garbiketa etnikoa balitz, “mugitzen den orori, erasotu” leloari jarraitzen zioten, harresiaz bestaldetik. Eta segidan beraien basurde aterpeetara bueltatu.

Zeren eta , harresiaz bestaldeko ezjakintasunak, hil gura izan ditu askoren ametsak(baina lurperatu ez), ezjakintasunak ezabatu ditu kaleko hitzak, ezjakintasunak ixilarazi ditu kantuak, ezjakintasunak eraikin zaharra ilusioez hustu du, ezjakintasunaren eskizofrenia pozik dago, itzubaltzetako zaborreen artean orain, katuak baino ez bizi direlako.


Baina autogestioa, adierazpen askatasuna, herri kultura, eta aisialdi alternatiboa kontzeptu horien guztien gainetik pertsonak daude, Itzubaltzetaren errealitatea gauzatzen lanean jardutako pertsonak. Horrekin ordea, nekez bukatuko duzue.
Aurreko egunean manifestaldian,
“zer gertatzen da eskuekin eraiki dugun horrekin,
zer gertatzen da maite dudanarekin?”
zioten neskatxa horren bustitako begiek. Hitz guztien gainetik, berriro diotsuet.

Eta orain oroimenera irudi hauek ekarritakoan , aspaldi amak esandakoa datorkit burura: “amets bat gauzatzen denean, beste bat dator ostean”, eta harresiaz bestaldekoek, gaztetxea ikustera ere ausartzen ez direnek, ez dute hori aintzat hartu, bihotzez egindakoaz ezer ez dakitelako.

Gora Gaztetxeak, gora bihotzak!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun