Gazteok ez dugu etsiko - Asteazkenean epaitu behar zituzten Erromoko hiru gazteen lagunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 1a, 18:25

Berriro ere, Euskal Herrian demokraziarik ez dagoela agerian geratu da Bilboko epaitegian.

Pasa den azteazkenean Erromoko 3 gazte epaitu behar zituzten Haika gazte erakundeko zein Euskal Herriko salbuespen egoera salatzeagatik. Fiskalaren eskaera 3 gazte hauentzat: 9 urte kartzelan, 60 asteburuko kartzel zigorra eta 7.000 euroko isuna.

Hau onartezina da, isun eta kartzela zigor neurrigabeez ari gara. Gazte, euskaldun eta ezkertiarrak izateagatik epaituak izan dira. PPren itzala nabaria izan zen epaitegian egun horretan ere bai. Iturgaitz jaunaren presentzia fantasmagorikoa izan zen, epaiketaren alboko gela batean zegoen. Zertarako ote? Norekin zegoen? Zeri buruz ari zen? Epaiketa bera ez zen burutu, nolabaiteko tratu batera heldu zirelako Jone Goirizelaia abokatuak eta fiskalak. Urtebete eta bederatzi hilabeteko kartzel zigorra ezarri zieten 3 gazteei.

Hala ere, bai Arkaitz, Asier eta Fernando, bai familiak, bai lagunek, inpotentzia sakon-sakonaz irten ginen epaitegitik, jakin badakigulako, behartuta onartu behar izan zutela akordio kaxkar hori, Espainiako auzitegietan ez dugulako sinisten, muntai polizial-juridiko-mediatiko berri baten aurrean aurkitzen ginelako, eta bagenekielako Euskal Herriko gazteria jipoitzea, kartzelaratzea... dohainik ateratzen zaiela batzuei.

Baina, Iturgaitz jauna, injustiziari erantzuteko grina eta ahalmena erakutsi dugu. Beti aurkituko duzue mediatikoki jaurtitzen duzuen gezur-zaramari aurre egingo dion kontrainformazioa kaleetan; ez dugu etsiko eta zuen jarduera politiko faxista eta lotsagarria salatzen jarraituko dugu behin eta berriz.

Zuek duzue botere guztien kontrola, baina gu geuk gure proiektu, ilusio, askatasun, erakunde, eskubide zein ahalmenean sinisten dugu, eta hau, ez dago zuen eskuetan; honekin bakarrik, galdu egin dozue.

EUSKAL GAZTERIA AURRERA!!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun