Surf eskolen eskuetan dago kirol horren etorkizuna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 2a, 23:19
Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Euskal herriko surfaren etorkizuna surf eskolen eskuetan dago. Urtero 8-14 urte bitarteko milaka ume parte hartzen dute ikaskuntza arlo honetan Acero, Fuentes... bezalakoak izateko asmoz. Hau dena posible da surflari zaharrenek irakasteko agiriak ateratzen dituztelako.

Dakigunez, Bizkaia eta Gipuzkoa artean bederatzi eskola daude foru aldundiko kurtsoak kontutan hartzen baditugu. Eskola hauek bizi dira federazioari, babesleei eta irakakaslei esker. Eusko Jaurlaritzak zer edo zer gehiago egin leike surfa bezalako gutxiengoen kirolak desagertu ez daitezen; gehienbat eskoletan.

Kirol hau gustoko baduzu apunta zaitez eskoletara gurekin batera surfa aurrera ateratzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun