Atzeratu egin da Albaro Arri preso algortarraren aurkako epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 2a, 22:55

Albaro Arri Pascual "Muni" euskal preso politikoari atzo Espainiako Entzutegi Nazionaleko 3. atalean egin behar zitzaion epaiketa atzeratu egin da, lekuko gisa deklaratu behar zuten bi guardia zibilak agertu ez zirelako, Gara egunkariak jakinarazi duenez. Mikel Azurmendi, Kepa Legina eta Mikel Arrieta presoek, ordea, deklaratu behar izan zuten. Algortarrari leporatzen dioten gertaerak izan zirenean Arri Mexikon zegoela adierazi zuten azken biek.

Gaiaren inguruko berriak:

Urriaren 1ean epaituko dute Madrilen Albaro Arri preso algortarra (2004 Ira 17)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun