Astelehenean, Erromoko gazteok EAJren, errepresioaren bidez pentsamolde guztiak kontrolatzeko, indar armatu polizialei gogor erantzun genien. Dena den, ertzainen bortizkeriaren eta gizatasunik ezaren ondorioz, hainbat gazte zauritu eta mehatxatzeaz gain, gazte indarra, injustiziari erantzuteko gaitasuna eta borrokarako potentziala ere ikusi ahal izan zen. Inposatzaileek, pentsamolde guztien monopolioa eskuratu nahian, giza ordena nagusitik kanpo dagoen pertsona eta mugimenduak kriminalizatzeko estrategia lotsagarriak eta beldurgarriak erabiltzen dituzte. Geure ametsak desagerraraziko dituztelakoan dabiltza, baina bide okerretik dabiltza! Aldean daramagun duintasuna eta gazte indarra ez digute ostuko. Horregatik berriro ere, beste etxe huts bat ametsez, gogoz eta alternatibaz gorpuztuko dugu; adi egon, sasipolitikari gezurtiak! Geure borrokak bizirik dirau! Gogotsu ekingo diogu proiektuari, zeuen jarduera politiko eskasa eta lotsagarria astindu eta salatuta. Azkenik, gaztetxeen aldeko autua egiten duzuen guztiei, gaur egingo den manifestazioan parte hartzeko gonbita egiten dizuegu Itzubaltzetarrok. Gazteak gara eta harro gaude!
Berria egunkarian 2004ko urriaren 2an argitaratutako gutuna