Okupazioa aldarrikatzeko manifestazioaren ostean, Aixerrotara bidean zegoen etxean sartzea erabaki zuen, ekainaren 25an, Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak, bertan gaztetxea egiteko. Handik bost egunetara, Ertzaintzak kanporatuak izan ziren eta eraikina bota zuten hondea-makinek. Hain zuzen ere, egun horretan gauen, hutsik zegoen Urgull kaleko kultur etxea (hutsik dago oraindik) okupatu zuten gazteek, Aixerrotako gaztetxearen eraisketa salatzeko, eta goizaldean berriro joan zitzaizkien polizia agenteak. Azkenik, San Nikolas plazan kanpatzea erabaki zuten uztailaren 2an eta hamahiru egunez egon ziren bertan, berriz ere, ertzainak agertu arte. Aixerrotako gaztetxean hamabi lagun izan ziren identifikatuak, kultur etxean bederatzi eta herriko enparantzako kanpaldian bi.
Gaiaren inguruko berriak:
Kaletik kaleratu gaituzte (2004 Uzt 15)
Ertzaintzak San Nikolaseko kanpaldia etenarazi izana gaitzetsi du Gazte Abertzaleak erakundeak (2004 Uzt 13)
San Nikolasen kanpatuta zeuden gazteak bota dituzte Zarraoaren aginduz (2004 Uzt 13)
San Nikolas plazako kanpaldia eteteko eskatu du Getxoko PPk (2004 Uzt 06)
Algortako Gaztetxearen eraisketaren aurka agertu da Gazte Abertzaleak erakundea (2004 Uzt 06)
San Nikolasen mugagabe kanpatzea erabaki dute Algortako gazteek (2004 Uzt 02)
Atzo Urgull kaleko kultur etxea okupatu eta gaur bota dituzte Algortako gazteak (2004 Uzt 01)
Algortako Gaztetxea bota dute. Manifestazioa 20:00etan Gaztetxetik (2004 Eka 30)
Aixerrotan gaztetxea egiteko etxea okupatu izana salatu du Getxoko PPk (2004 Eka 29)
Getxon aste batean bi okupazio: Erromoko Gaztetxea eta Algortako Gaztetxea (2004 Eka 28)
Informazio gehiago:
Algortako Gazte Asanblada
e-mail: sastrakagaztetxea@hotmail.com