Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Itzubaltzeta gaztetxe berria zabaldu zuten larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 4a, 16:18

Itzubaltzeta gaztetxearen hustea eta eraisketa salatzeko antolatutako manifestazioaz baliatu ziren Erromoko gazteak Itzubaltzeta gaztetxe berriaren aurkezpena egiteko. Laurehun bat pertsona bildu zuten Itzubaltzetako kideek larunbatean Erromoko kaleetan. 20:00etan txalaparta doinuen artean aurreskua dantzatu zioten desegindako gaztetxeari. Horren ostean, puxiken artean eman zioten hasiera manifestazio ludikoari.

Ertzaintzaren presentzia Areetan nabarmena izan bazen ere, Erromoko kaleetatik manifestaldia traba barik egin zen. Xake plazan bideo emanaldia eskaini zuten Itzubaltzetako lagunek, gaztetxearen bizitza eta heriotzari buruzkoa. Horren ostean, Zarraoari eskainitako berria eman zuten: "berriro ere, okupatu dugu!". Handik aurrera, gazteek beste manifestazio bat burutu zuten Itzubaltzeta gaztetxe berriraino aretoa guztiei erakusteko asmoz.

Gaztetxe berria

Gaztetxe berria Errekagane kaleko tailerretan dago, Gobela ibaia eta polikiroldegiaren aurreran, Gobela metro geltokitik ehun metrotara. Orain dela hamabost urterarte aroztegia izan zen aretoa eta oraindik makina eta tresna asko ikusgai dago bertan. Gaur egun jabea Getxoko udala da eta, antza, polikiroldegia handitzeko erabiliko du lur hori.

Gazteak asteazkenetik aurrera ibili dira garbiketa eta txukuntze lanetan, baina larunbatera arte ez zuten ofiziala egin gaztetxearen irekiera.

Alkatea okupekin bilduko da

Bestalde, UKBERRIk jakin izan duenagatik, laster bilduko dira Iñaki Zarraoa Getxoko Udaleko alkatea, Itzubaltzeta gaztetxea eta Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimendua. Bileraren data, ordua eta hitz egingo diren puntuak ez dira publikoak.

Gaiaren inguruko berriak:

Salaketak eta lorpenak bat egin dute Erromon - Gaztesarea (2004 Urri 03)

Berri gehiago gaztelaniaz:

Movilizacion contra el desalojo y derribo del gaztetxe de Erromo - Indymedia (2004 Urri 03)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun