Martin Ugalde hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 4a, 20:03

Gaur goizaldean hil da Martin Ugalde idazle, kazetari eta euskaltzale andoaindarra. 'Euskaldunon Egunkaria'-ko sortzaile izan zen, eta 1990ean kazeta horretako Administrazio Kontseiluko lehendakari postua hartu zuen. Lan horretan jardun zuen 1998 arte, orduan, Ohorezko Lehendakari izendatu zuten. Gaixo zegoen, Ugalde eta gaur goizaldean zendu da 83 urterekin. 70 liburutik gora idatzi zituen, eta kazetaritzan lan ugari egin zuen.

Informazio gehiago:

Martin Ugalde hil da - Berria
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun