EHUrako autobusak kenduz Aldundia lan prekarietatea sustatzen ari dela diote Bizkaibuseko langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 4a, 22:03

Gastu handiagoa eta auto-istripuak izateko arriskua dakarzkie ikasleei hainbat lineetan murrizketak egitea, sindikatuen ustez

Transportes Colectivos SA enpresak, bidaiari gutxien dagoen denbora tarteetan, Leioako EHUko campusera joan-etorriak egiten dituzten autobus zerbitzuen 20.000 ordu murriztu izana salatu dute, gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Saileko egoitzaren aurrean, Bizkaibuseko 60 bat langilek. "No a la supresión de lineas de UPV. No a la precariedad laboral" (EHUko lineen ezabatzerik ez. Lan prekarietaterik ez) irakur zitekeen pankarta eutsita, 9:00etan hasi eta ordu betez egon dira elkartuta, sindikatuen deialdiari jarraituz. Langileen ordezkariek azaldu dutenez, bidaiari gutxien dagoen denbora tarteetatik autobusak kendu eta puntako orduetako zerbitzuak areagotzen ari da enpresak, "langileak aldi baterako baino ez kontratatuz". "Legala bada ere, prekarietatea sustatzen dabiltza", kritikatu dute. Horretaz gain, ikasleek autobusaren zain bi ordutan baino gehiagotan egotera behartuta egoten dira edota kotxea erabiltzera, sindikatuen arabera. "Horrek eurentzako gastu handiagoa eta auto-istripua izateko arriskua dakar", diote.

Euro Press agentziako iturriak kontutan hartuz, Aldundia ohartarazi nahi izan dute langileen ordezkariek, metroa jartzearekin batera garraio zerbitzuak berrantolatuko dituztela, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak adierazitakoa argi dezan. UGTk jakinarazi duenez, "elkarren artean hitzegin eta adostu gabe, erabakia euren kabus hartzen badute, kalean izango gaituzte".

Transportes Colectivos SA, Pesa eta CAB konpainietan murriztu egin dira Leioako EHUko campuserako autobusak, enpresa batzordeko kideek aipatutakoaren arabera. "Murrizketen aurka gaude, zerbitzu horiek ondo zebiltzatelako eta eskaera bazegoelako. Ez dakigu zergatik kendu dituzten autobusak, arrazoi ekonomikoengatik ez bada behintzat", adierazi dute.

Gaiaren inguruko berriak:

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkartuko dira Bizkaibuseko langileak (2004 Urr 02)

Baliteke mobilizazioak egitea Leioako campuserako autobus gidariek (2004 Ira 22)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun