Askok eta askok ez dugu irailaren 25a erraz ahaztuko. Egutegian ez da inolako jai berezirik agertzen, egun arrunta da gehienontzat. Baina hasieran esan dudan bezala, beste askorentzat ez.
Pasa den urteko irailaren 25ean berri txar batek hartu gintuen: Jagobaren heriotzak. Irteeran joan zen Udalaitz mendira eta hantxe egin zuen ihes. Erarik tontoenean enteratu nintzen. Lagun bati deitu eta berak eman zidan berria. Une hartan ez nekien negar, barre egin, oihukatu edo zer egin. Ezustean harrapatu ninduen eta gitxien espero nuena zen. Gogorra da lagun bat galtzea eta are gehiago gaztea baldin bada.
Ez dut ahaztuko kaletik oihuka hasten zenean Nahikari bota bertso bat!, edota Villasana de Menan igaro genuen kanpamendua skouteko umeekin. Une polit askoak izan dira zurekin igarotakoak.
Irailaren 25ean Udalaitzera igo ginen merezitako omenaldia egitera. Zure omenean jarritako plaka jarri genuen. Aurreskua dantzatu eta bertso bat bota eta gero hor geratu ginen denak ixilik. Zurekin pentsatzen eta negarrari eutsi ezinik. Zure aitak hitz egin zuelako, bestela oraindik egongo ginateke Udalaitz puntan geldi.
Lerro xume hauek baliatu nahi izan ditut omenalditxo hau egiteko eta ikus dezazun ez zaitugula ahaztu eta ez zaitugula ahaztuko. Lagunak ez dira ahazten eta benetako lagunak are gutxiago. Egun handirarte Jagoba!